Profila

IKERLAT Polymers 2006 urtetik Lasarte-Orian (Gipuzkoan) dago kokatuta, hala ere abentura honen jatorria Donostian dago, 1998. urtean, Euskal Herriko Unibertsitateko spin off enpresa bezala hain zuzen ere. Urte hauetan egindako lanak, diagnostiko arloko ekoizle nagusienen konfidantza irabaztea ahalbidetu du. Gaur egun, gure partikula polimerikoak 5 kontinenteetan zehar banatuta izateak harro sentiarazten gaitu.

IKERLAT polymers - Profila /><br />
<span style= 

Zergatik aukeratu gure partikulak?

  • Produktu eta zerbitzu pertsonalizatuak

    Gure kontzeptu “pertsonalizatuak” honakoa esan nahi du: produktuen erreferentzi zerrenda luzea duen katalogoa eskaintzeaz gain (IKERLATen urte guzti hauetan ekoiztutako latex stock zabala daukagu), nahi eran pertsonalizagarriak diren aldagaien bitartez, dispertsioaren propietateak aldatzeko aukera ematen dio bezeroari. Gaur egun IKERLATek 4 produktu familia komertzializatzen ditu (partikula lauak, funtzionalizatuak, koloredunak eta fluoreszenteak), garapen fasean dauden partikula magnetikoekin batera. Famili bakoitzean partikula tamaina, talde funtzionalaren “parking area”, kolore intentsitatea… bezalako aldagaiak eskaintzen dira, bezeroari behar bezala egokitzen zaion dispertsioa eskeini ahal izateko.
    Honetaz gain, gure lantalde teknikoa etengabe ari da bezeroarekin elkarlanean, latex partikulak erabiltzea eskatzen duten prozesuetan konponbideak bilatzen. Bezeroa erreaktibo berri baten garapenenean murgilduta dagoenean, elkarlan honen balioa bereziki da onuragarria bezeroarentzako, IKERLATek lagin ezberdinak aztertzeko aukera ematen duelako, gure taldearen esperientziaz gidatuta.

  • Kalitate handiko produktuak

    Gure polimero partikula zeharo uniformeak dira, partikula tamainen banaketa estuekin, aldakuntza koefizientea %5ekoa baino txikiagokoa izanik. ISO 9001 eta ISO 14001 sistemak inplementatuta dauzkagu, kalitate eta ingurugiroarekiko etengabeko konpromisoa ziurtatzen dugularik.

  • Errepikakortasun handia

    Ekoizpen prozesuaren kontrol zehatza daukagu, loteen arteko errepikakortasuna oso handia izatea lortzen dugularik. Gure bezeroak ez dute zertan urduritu behar lote berri bat baten bidalketa egiten dugunean, seguru daudelako aldakortasuna minimoa izango dela.

  • Ikerketa eta garapenean egindako inbertsioa

    Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+i) departamentua IKERLAT Polymersen giltzarrietako bat da, etengabe ari baita lanean gure bezeroei arreta emanez. IKERLATen uste dugu I+Gan egindako lan goiztiarra, merkaturatze azkar baten, kalitate handiko produktuen eta bezeroaren poztasunaren jatorria direla.

  • IKERLAT polymers - Profila />
</li>
<p><span style= 

  • Stockaren erabateko kontrola

    Gure produktuen “pertsonalizazio” kontzeptua diseinutik haratago dijoa, ekoizpenean sartzeraino. Behin bezeroak balioztatze prozesua lortu duela, lote berri bat ekoizten dugu, soilik bezero honek kontsumitu dezan. Modu honetan, bezeroak stockaren erabateko kontrola dauka.