Ikerlat Polymers, S.L. mikropartikulen alorrean espezializaturiko enpresa bat da. Enpresako langileok emultsio-polimerizazioan garatutako esperientzia zabalak mota guztietako zerbitzuak emateko aukera eskeintzen digu, neurrira eginiko dispertsioak eta zerbitzu tekniko osagarriak barne.

Ikerlat Polymers-en ibilbidea unibertsitatetik sorturiko Spin-off bezala hasi zen (Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU/UPV). Bere lehen urteetan, enpresaren izaera ekintzaile eta berritzailea medio, zenbait sari jaso zituen (Goierri 1999, Eusko Jaurlaritza 2000).
Gaur egun, 10 urtetako ibilbidea izan ondoren, polimero-dispertsioen sektorean erreferentziatzat harturiko empresa bilakatu da.

