IKERLAT Polymers partikula polimeriko pertsonalizatuak garatzen eta ekoizten aditua den enpresa da. Gaur egun, 15 urtetako esperientziarekin, dispertsio polimerikoen merkatuan erreferentzia bihurtu den enpresa da IKERLAT.

Gure partikula polimerikoak diagnostikorako bideratutako sistemetan erabiliak dira gehien bat, antigeno-antigorputz erreakzioen handiagotzea ahalbidetuz. Beste erabilpenen artean, kristal fotonikoak, koloide modeloak, kalibrazio eta egiaztatze prozesuak aurkitzen dira.

IKERLAT Polymersen oinarriak pertsonalizazioa, kalitatea, errepikagarritasuna eta ikerketa eta garapena dira.

IZAN ESPERIENTZIA HONEN PARTEHARTZAILE!

AJ-Plain
AJ-Mag
<< >>