IKERMAG: Latex partikula superparamagnetikoak

IKERMAG, IKERLATek ekoiztutako partikula magnetikoen izen komertziala da. IKERMAG produktuen partikula tamainen banaketa estua dela eta, beste ekoizleek komertzializatutako partikulengatik nabarmentzen dira. Heterogeneitateen presentziak sortutako arazoak, hala nola errepikakortasun txarrak ekiditeko, frogatuta dago partikulen monodispertsitateak paper garrantzitsu bat jokatzen duela.

IKERMAG

Gainera, IKERMAG partikulek proteinak lotzeko erakusten duten gaitasuna, erreferentziazko beste ekoizleek erakusten dutenaren mailan dago. Ondorioz, gure partikulak aplikazio ezberdinetan (kimioluminiszentzia, proteinen purifikazioa…) erabiltzeko hautagai ezin hobeak direla esan daiteke.

Gure bezeroek lortutako emaitza onak , baieztapen honen froga direla esan daiteke.

IKERLATen beste produktuetan bezala, IKERMAG partikuletan lote arte errepikakortasuna ziurtatuta dago, dispertsioen nabarmentzeko kalitatearekin batera.

Ez izan zalantzarik eta proba itzazu zure sisteman!

IKERMAG

Propietate nagusiak

  • Monodispertsioa: Heterogeneitate arazoak ekiditen ditu, errepikakortasuna hobetuz
  • Proteinak lotzeko gaitasun handia: Adsortzio fisikoaren bitartez edo lotura kimiko bidez, talde karboxilikoak ahalbidetuta
  • Aparrik gabeko dispertsioak: Emultsifikatzailerik gabeko dispertsioak izanik, manipulatzeko errazak dira, prozesua efizienteagoa delarik
  • Banatze abiadura azkarrak: Eremu magnetikoaren eraginez azkar banatzen dira. Karga magnetikoa aldatuz, banatze abiadura nahi eran aldatu daiteke
  • Partikula superparamagnetikoak: Propietate honi esker, partikulak modu errazean berdispertsatzen dira

IKERMAG

Aplikazio eremuak

  • Kimioluminiszentzia inmunoentseguak (CLIA)
  • Proteinen purifikazioa
  • DNA-RNA ateratzea
  • Zelulen isolamendua

Erreferentziak

Partikula tamaina
(nm)
Funtzionalitatea Karga magnetikoa (%) Parking Area (A2/taldea) Gainazaleko karga dentsitatea
(μC/cm2)
AJ1100COOH-Mag 1102 -COOH 30 7 233
AJ1100COOH-Mag 1124 -COOH 25 9 170
AJ90COOH-Mag 849 -COOH 30 13 123
AJ60COOH-Mag 592 -COOH 30 11 145
AJ60COOH-Mag 592 -COOH 25 17 96
AJ60COOH-Mag 581 -COOH 15 30 53
AJ35COOH-Mag 345 -COOH 30 19 83
AJ35COOH-Mag 354 -COOH 25 19 86