Gaur egun IKERLAT Polymersek 4 produktu familia komertzializatzen ditu (bostgarrena garapen fasean aurkitzen da), bakoitzean aldagai ezberdinak eskaintzen ditugularik (partikula tamaina, funtzionalitatea, “parking area”, kolore intentsitatea…) bezeroak bilatzen dituen propietateak asebetetzeko.
Dispertsio polimerikoen ekoizpen bereziki kontrolatu baten ondoren, partikulen karakterizazioari ekiten diogu. IKERLATen behar bezalako karakterizazioa egiteko beharrezkoak den ekipamendu eta teknika guztiak dauzkagu, hau da:
- Argi Dispertsio Dinamikoa (DLS) eta Diska Zentrifugako Fotosedimentadorea (DCP) partikula tamaina eta partikula tamainen banaketak neurtzeko.
- Balorazio potentzio-konduktimetriko automatizatuak partikulen gainazalaren karakterizaziorako.
- Grabimetria solido edukiaren neurketarako.
- Gas Kromatografia, monomero hondarren neurketarako.
- Neurketa espektrofluorometrikoak, λex, λem eta fluoreszentzia intentsitatearen neurketarako.
- Banatzaile magnetikoak, prozesuaren monitorizazio sistemarekin hornituta, produktu magnetikoentzat.
Hauetaz gain, beste ekipamendu gehigarriak erabiltzeko akordioak dauzkagu unibertsitate eta zentro teknologikoekin, besteak beste emisio eta transmisiozko mikroskopio elektronikoak (SEM eta TEM), FTIR, magnetizazio kurbetarako ekipoak…
Bezeroak hala eskatuta, dispertsio polimerikoei purifikazio prozesu bat aplika dakieke, ur fasean aurkitu daitezkeen emulsifikatzaile eta gatzak dispertsiotik kentzen direlarik. Hauek, zenbait kasutan antigeno-antigorputz erreakzioa oztopatu dezaketen substantziak dira.
Eskari guztiak analisi ziurtagiri bat daramate, bertan partikula polimerikoen ezaugarriak zehazten direlarik. Balio erantsiko zerbitzu modura, kanpoko laborategi akreditatu batek, mikroorganismoen presentzia aztertzen du bidalitako latex guztietan, lortutako emitza analisi ziurtagirian eransten delarik.