AJ-DYED: Polimero partikula koloreatuak

Kolore sendo eta uniformea duten latexak, oinarrizko partikulen gainazaleko propietateak aldatu gabe mantenduz, zenbait analisi inmunologikoetan analisiaren erantzuna kolorearen bitartez indartu nahi den sistemetarako erabil daitezke.

AJ-Dyed

Aldagaiak

  • Partikula tamaina: 50-2000 nm bitartekoa.
  • Kolorea: gorria, urdin iluna, berdea, itsas urdina, bioleta…
  • Kolore intentsitatea: bajua, ertaina eta altua.
  • Funtzionalitatea: -COOH, -CH2Cl, -SO3, -NH+
  • Talde funtzionalaren “parking area”: 15-200 Å2/talde bitartekoa.
  • Purifikazio prozesua.

Aplikazioak

Antigeno-Antigorputza erreakzioa koloredun dispertsio baten bitartez “anplifikatzea” beharrezkoa den diagnosirako sistemetan erabiltzen dira (adibidez, inmunokromatografian edo xaflan emandako begi bistazko aglutinazioetan).

Latexak identifikatzeko erreferentzia-kodeen adibideak

  • AJ20COOH-B: 200 nm-tako batezbesteko partikula-diametroa. Karboxilo motako gainazaleko taldeak. Latex urdina (B=Blue).