AJ-FLUOR: Partikula fluoreszenteak

Aglutinazio seinalea handiagotzeko intentzioarekin, AJ-Fluor partikuletan tindagai fluoreszente bat gehitzen da. Fluoroforoa (fluoreszentzia sortzen duen talde funtzionala) energia altuagoko maila batera kitzikatzen da kanpo argi iturri baten bitartez, uhin luzaera jakin batean (λex), eta aldaketa konformazional batzuk jasan eta gero, molekula fluoreszentea argia emititzen du uhin luzaera altuago batean (λex). Praktikan, aglutinatutako partikula fluoreszenteen presentzia diagnosi-testetan detektatu daiteke, partikula hauek kitzikatuta eta emititutako argiaren intentsitatea neurtuta. Detekzio mota honen sentsibilitatea, absorbantzian edo kolorimetrian oinarritutako teknikena baino altuago dela esan daiteke.

AJ-Fluor

Aldagaiak

  • Partikula tamaina: 50-2000 nm bitartekoa.
  • Propietate fluoreszentea(λex eta λem):
    λex (nm) λem (nm)
    1 375 427
    2 477 519
    3 481 524
    4 492 536
    5 548 568
    6 576 596
    * Beste fluoroforoak eransteko aukera badago
  • Fluoreszentziaren intentsitatea: bajua eta altua.
  • Funtzionalitatea: -COOH, -CH2Cl, -SO3, -NH+
  • Talde funtzionalaren “parking area”: 15-200 Å2/talde bitartekoa.
  • Purifikazio prozesua.

Aplikazioak

AJ-Fluor partikulak gehienbat inmunokromatografian eta xafla bidezko aglutinazioetan erabiltzen dira, sentsibilitate altua behar den kasuetan hain zuzen ere. Markatzaile bezala ere erabili daitezke, besteak beste.

Latexak identifikatzeko erreferentzia-kodeen adibideak

  • AJ20COOH-F427: 200 nm-tako batezbesteko partikula-diametroa. Karboxilo motako gainazaleko taldeak. Latex fluoreszentea, λem=427nm duena.