AJ-BIND: Polimero partikula funtzionalizatuak

AJ-Bind bezala izendatutako partikulak, gainazalean kobalenteki lotuta dauden talde funtzionalak dauzkate. Talde funtzional hauen bitartez, partikulen gainazalera gehituriko produktuaren lotze kobalentea lortu daiteke, bere desortzioa ekidituz eta ondorioz etekin hobea lortuz diagnosira edo beste sistema batzuetara zuzendutako erabilpenetan. Talde funtzionalaren gainazal dentsitatea aldatu daiteke nahi eran, modu honetan konplexuaren erreaktibitatea aldatu daitekeelarik.

Esan dezakegu, karboxilo funtzionalitatea (-COOH) gehien erabilitakoa dela diagnosirako aplikazioetan. Honen arrazoia, talde karboxilikoaren bitartez lortutako lotura kobalentearen kimika ondo ezagutzean dela da, bertan karbodiimida bat erabiltzen delarik bitarteko bezala.

Klorometilo taldearen (-CH2Cl) abantaila, lotura erreakzioa pausu bakar batean lor daitekeela da, bitartekorik gabe (poliestirenozko partikula lauen gaineko adsortzio fisikozko prozesu baten antzera). Sulfonato (-SO3), amino (-NH+) edo bestelako talde funtzionalak eskuragarri daude aplikazio berezietarako nahi izanez gero.

AJ-Bind

Aldagaiak

  • Partikula tamaina: 50-2000 nm bitartekoa.
  • Funtzionalitatea: -COOH, -CH2Cl, -SO3, -NH+
  • Talde funtzionalaren “parking area”: 15-200 Å2/talde bitartekoa.
  • Purifikazio prozesua.
Parking Area (Å2/talde)
Dentsitate bajua 75-200
Ertaina 35-75
Dentsitate altua <35

AJ-Bind partikulen abantailak

  • Proteina-partikula konplexuaren egonkortasunaren hobetzea denboran zehar (erreaktiboaren iraungitze-data luzeagoa).
  • Sentsibilitate handiagoa. Lotura kobalenteak ur faseruntzko proteinaren desortzioa ekidingo du.
  • Antigeno-antigorputz erreakzioaren hautakortasun handiagoa. Lotura kobalente bitartez proteinaren orientatze errepikagarriagoa lor daiteke, bere zentro aktiboak detekta-errazagoak izanik. Efektu hau banatzaileen erabilpenarekin ere hobetu daiteke.

Aplikazioak

AJ-Bind erreferentziadun latexak partikulen eta proteinaren artean lotura kobalentea sortzea beharrezkoa den diagnosira zuzendutako erreaktiboen garapenean erabiltzen dira (turbidimetrian, nefelometrian, xaflan emandako begi-bistazko aglutinazioetan …). Honetaz gain, eta beste sistemen antzera, kalibrazio-patroi edo eta koloide eredu bezala ere erabil daitezke.

Latexak identifikatzeko erreferentzia-kodeen adibideak

  • AJ20COOH: 200 nm-tako batezbesteko partikula-tamaina. Partikulen gainazalean kobalenteki loturiko karboxilo talde funtzionaldun latexa.
  • AJ30CH2Cl: 300 nm-tako batezbesteko partikula-tamaina. Gainazalean kobalenteki loturiko klorometilo talde funtzionalduna.
  • AJ17COOH-Clean: 170 nm-tako batezbesteko partikula-tamaina duen dispertsio purifikatua. Gainazalean kobalenteki loturiko karboxilo taldeak.