Ikerketa eta garapena

  • Sarrera

    Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza (I+G+B) oinarrizko helburu dira enpresaren egunerokoan. Berrikuntzak sartzeko eta gure bezeroei produktu eta zerbitzu berriak eskaintzeko helburuarekin, enpresaren I+G+B-a ondorengo arloetara zuzentzen dugu:

  • Barne I+G+b

    IKERLAT Polymers-en etengabe ari gara lanean produktu berriak garatu eta prozesuak berritzeko helburuarekin.

  • I+G+b beste enpresekin eta zentroekin elkarlanean

    Enpresa jaio eta bezeroekin lehen harremanak sortu berriak genituenetik beraiekin elkarlanean aritu gara diagnosira zuzendutako erreaktibo berrien garapenean.

    Lan honetan, sektorearen ezagutza eta jasotako esperientzia eta trebakuntza medio, IKERLAT Polymers-ek polimero-partikula berri edo berezien sintesira zuzendutako proiektuetan zeresan zuzena izan du. Enpresaren helburua sostengu pertsonalizatu bat eskaintzea da, bezeroarekin batera lankidetza estuan arituz.

    Gurekin elkarlanean aritzeko jakin-mina baduzue, ez egon duda-mudatan eta deitu!

    Lankidetzan elkarrekin aritu gareneko adibide batzuk honako hauek dira:

    • Elkarlan pertsonalizatua: bezeroa-IKERLAT Polymers.
    • Talde-lankidetza: IKERLAT Polymers eta beste enpresa batzuez gain, zentro teknologikoak eta unibertsitateekin egindakoak… Kolaborazio hauetan Eusko Jaurlaritzak (Intek eta Gaitek proiektuak) eta espainiar gobernuak (Petri proiektua, CDTI proiektua, Torres Quevedo laguntzak) finantzatutako proiektuak garatu dira.
  • Unibertsitateekin batera garatutako I+G+b

    Nahiz eta orokorrean IKERLAT Polymers-en produktu eta zerbitzuak diagnosi klinikora zuzendutako enpresei eskainiak izan, ikerkuntza-arlo desberdinetan ere erabilgarriak dira kalibrazio-estandar edo koloide-eredu bezala. Azken sektore honetan, gure produktuak nazioartean ezagunak diren unibertsitate eta zentro teknologiko desberdinetako ikerketa taldeetara zuzentzen ditugu.

    Aipatu berri ditugun arlo desberdin hauetan diagnosi klinikorako erreaktiboen osagai garrantzitsuenetako bat bezala, kristal fotonikoen garapenerako dispertsio bezala, proteinen arazketarako oinarri bezala, konplexuen eraketa bitartez eragindako garbiketa-sistemetarako, egonkortasun-azterketatan eredu bezala… erabiliak izan dira IKERLAT Polymers-eko dispertsioak.

    Gure dispertsio baten berri izan nahi baduzu edo produktu berri bat garatzekotan bazara, ez izan zalantzarik eta dei iezaguzu!!