Produktu famili hau, partikula tamainen distribuzio oso estua duten dispertsio polimerikoak osatzen dute. Dispertsio hauei aplikatzen zaien karakterizazio protokoloak NISTen patroiekiko trazabilitatea aldarrikatzea baimentzen du, alegia, Estatu Batuetako Patroi eta Teknologia Institutuaren patroiekiko trazabilitatea ziurtatzen du.
Partikula tamaina neurtzeko, diska-zentrifuga bat edo/eta fotoi korrelazio bidezko espektrofotometria teknika erabiltzen dira. Gailu hauek partikula tamaina modu egokian neurtzeko gai direla ziurtatzeko, NISTen patroi primarioak erabiltzen dira, SRM 1690 eta 1691 izenekoak hain zuzen ere. Hauekiko trazabilitatea, kalibraketa eta egiaztatze prozesuez osatutako kate jarrai eta dokumentatu baten bitartez egiten da.

Propietateak
- Partikula tamainen banaketa oso estua
- Ziurgabetasun baxuko trazabilitatea
- Gutxienez bi urteko iraungitze epea
- Trazabilitate ziurtagiria
- …
Aplikazio eremuak
- Egiaztatze prozesuak
- Kalibrazio prozesuak
- Kalitate kontrola filtrazio prozesuetan
- Koloideen modelizazioan
- …
Erreferentziak
| Erreferentziak | Partikula tamaina nominala |
| AJ10-STD | 100 nm |
| AJ30-STD | 300 nm |
| AJ50-STD | 500 nm |
| AJ80-STD | 800 nm |
| AJ1000-STD | 10000 nm |
* Beste partikula tamainak eskatzeko aukera badago.

